Gerrak ez du emakume aurpegirik

292 pages

Euskara language

Published Dec. 31, 2016 by Elkar.

ISBN:
788490277003
Copied ISBN!
(1 review)

Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea… baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia… Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.

2 editions

Testigantza bilketa bikaina

Malko batzuk atera ditzakeen liburua. Irakurri ahala tarteka utzi behar da. Hala ere, oso erraza da liburua utzi eta hartzea, pasarte motzak biltzen ditu, gaika antolatuak. Hau da, gerran ibili.zen emakume bati egindako elkarrizketa osoak irakurri beharrean, elkarrizketa guzti horietan gai bati buruz esan ziren pusketak irakurtzen dira, atalka. Gerra zer den ulertzeko beste liburu on bat. Emakumeek gerra (eta gerra ostea) nola bizi dezaketen ulertzeko liburua.